Ekonomia -

Arabako Batzar Nagusietan

Etxe hutsei % 50erainoko errekargua ezartzea onartu dute

Azken datuen arabera, Araban 17.949 etxebizitza huts daude eta horietatik 7.000 Gasteizen daude.

Gasteizko Salburua auzoa. Artxiboko argazkia: EiTB
Gasteizko Salburua auzoa. Artxiboko argazkia: EiTB
Gasteizko Salburua auzoa. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusiek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga aldatzea onartu dute gaur. Horrenbestez, Arabako Udalek % 50erainoko errekargua ezarri ahalko diete hutsik dauden etxebizitzei 2017. urtetik aurrera.

Aurreko astean Ogasun Batzordeak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga aldatzea onartu zuen EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren babesarekin eta Ahal Duguren abstentzioarekin. PPk eta Irabazik kontra bozkatu zuten.

Gainera, urtean 42.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familiei hobariak aplikatzeko aukera izango dute Udalek, % 99rainokoak izan daitezkeenak.

Azken datuen arabera, Araban 17.949 etxebizitza huts daude eta horietatik 7.000 Gasteizen daude. Hala ere, Udalek eurek erabakiko dute arau hori 2017tik aurrera aplikatzen duten ala ez.

Arabak aurrez Bizkaiak eta Gipuzkoak egindako bidea jarraitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza albisteak