Ekonomia -
Posibilitum Business
1.479 langile kalera ditzake Marsans konpainiak
"Parametro horien gainetik enpresa ez litzateke bideragarria izango", azaldu du zuzendaritza berriak. Konpainian 600-900 langile utzi nahi dituzte murrizketa egin ostean.
Erredakzioa
Marsans taldea Posibilitum Business enpresak kontrolatzen du egun, eta 1.179-1.479 langile kaleratu beharko dituela uste du, hau da, langileen % 56,7-71. Horrela, Viajes Marsans "enpresa bideragarria izatea" lortu nahi dute.
Honenbestez, langileen kopurua murriztu nahi du konpainiak. Egun 2.079 langile ditu eta 600-900 izatera pasa nahi du zuzendaritzak.
"Parametro horien gainetik enpresa, gaur egun egituratuta dagoen bezala, eta nahiz eta bi premisak bete, ez litzateke bideragarria izango", esan du Marsans konpainiako zuzendaritza berriak. Zuzendaritza enpresa-batzordearekin bildu da gaur eta kaleratzeez gain beste neurri batzuk proposatu dizkio.
Bilera hasi baino lehen, zuzendaritzak 1.000 langileri eragingo zion lana erregulatzeko txostena aurkeztu behar zuela adierazi dute sindikatuetako iturriek. Horrela, taldeak 700 bulego izatetik 300 izatera pasatuko litzateke, Viajes Crisoleko bulegoak barne.
Komunikatu batean, "salmentak areagotzea eta merkatal ekintza berreskuratzea" helburuetako bat dela azaldu du Posibilitum enpresak, eta zentzu horretan, astean zehar Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartearekin (IATA) "kontaktuak" izan dituztela esan du enpresak, Marsansek hegazkin txartelak berriz saldu ahal izateko.