Ekonomia -
4 milioi euro
Egoitzaren jabeak Marsans auzitara eraman du ez ordaintzeagatik
Union Investment Alemaniako higiezin-fondoak alokairuaren errentak ordaintzea eskatzen zuen urte hasieratik. 2009ko azaroan utzi zion ordaintzeari Marsans konpainiak.
Erredakzioa
Marnsans konpainiako egoitzaren jabeak, Union Investment Alemaniako higiezin-fondoak, Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentearen talde turistikoa auzitara eraman du alokairua ez ordaintzegatik. Dagoeneko 4 milioi euroko zorra du Marnsans konpainiak.
Turismo sektoreko iturriek jakitera eman dutenez, Union Investmentek alokairuaren errentak ordaintzea eskatzen zuen urte hasieratik. 2009ko azaroan utzi zion ordaintzeari Marsans konpainiak.
Eraikuntza Campo de las Naciones (Madril) industrialdean dago eta 21.000 metro karratu baino gehiago ditu, higiezinen kontsultarien arabera, 600.000 euro baino gehiagoko alokairua izan dezake.
Marsans konpainiak ordainketei buruz adierazpenik egitea baztertu du gaur, eta ahalik eta azkarren irtenbide bat emango diola esan du.