Ekonomia -

BIZKAIA

Bizkaiko etxez etxeko langileek 'hitzarmen duina' aldarrikatu dute

Azken urteotan Bilboko Udalak etxez etxeko zerbitzura bideratutako gastua eta ordu-kopurua % 25 inguru jaitsi duela salatu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak kalera atera dira gaur Bilbon, eurek  ematen duten zerbitzuan izandako murrizketei erantzuteko eta hitzarmen kolektibo duin bat eskatzeko.

Ehun bat langilek elkarretaratzea egin dute Moyua plazan, jende nagusiari eta mendekotasuna dutenei etxean laguntzeko "zerbitzuaren gainbehera" jendaurrean salatzeko.

Azken urteotan, Bilboko Udalak etxez etxeko zerbitzura bideratutako gastua eta ordu-kopurua % 25 inguru jaitsi duela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Lana albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak