Ekonomia -

Balioztatze agentzia

Jaurlaritzaren zor-jaulkipen bati notarik onena eman dio Moody's-ek

2015eko apirilean ordaindu beharreko 300 milioi euroko bonu-jaulkipenari eman dio notarik onena agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren zor-jaulkipen bati notarik onena, A hirukoitza, eman dio Moody''s balioztatze agentziak, agentziak berak gaur iragarri duenez. Zor-jaulkipena 300 milioi eurokoa izan zen.

Eusko Jaurlaritzari emandako nota orokorrarekin bat dator kalifikazioa, "Aaa" -A hirukoitza- perspektiba negatiboarekin.

2015eko apirilean ordaindu beharreko 300 milioi euroko bonu-jaulkipenari eman dio notarik onena agentziak.

Euskal nota orokorra azken urteetako aurrekontuen ibilbide egokian eta autonomia fiskalean oinarritzen da, baina perspektiba aldatu egin da eta negatiboa da orain, erkidegoaren zorrak gora egin duelako aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea