Ekonomia -

Turismoa

% 11 hazi da Euskadira etorri den bidaiari kopurua, maiatzean

Ostatuetan igarotako gauak ere % 11 hazi ziren iazko maiatzaren aldean, Eustatek jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

202.236 bidaiari etorri ziren EAEko ostatuetara iragan maiatzean, iazko hilabete berean baino 19.500 gehiago, hau da, hazkundea % 11koa izan da 2009aren aldean.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakitera eman duenez, Bizkaian hazi zen gehien bisitari kopurua, % 13, Gipuzkoan % 10 hazi zen eta Araban % 6.

Jatorriari dagokionez, Espainiako Estatutik bertaratutakoak % 8 gehiago izan ziren. Atzerritarren artean, alemaniarrak, italiarrak, portugaldarrak eta ingelesak ugaritu dira.

Ostatuetan igarotako gauen kopurua 37.443ra iritsi zen, iazko maiatzean baino % 11 gehiago. Lurralde guztietan hazi zen datu hori, baina Bizkaian inon baino gehiago, % 20 hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Turismo-apartamentuen albisteak Eustaten datuak