Ekonomia -

Lan-gatazka

ELA: 'Sidenorren aldi baterako lan-erregulazio plana gehiegizkoa da'

ELAk ohartarazi du enpresaren asmoa lan-hitzarmenak aldatzea baldin bada, "prozesu hau juridikoki irregularra eta salagarria" izango dela.

Sidenor enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak bilduko dira. EiTB
Sidenor enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak bilduko dira. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk salatu du konpainiaren “asmo bakarra beharginen lan-baldintzak okertzea” dela eta espedienteak “justifikaziorik ez” duela eta “gehiegizkoa” dela adierazi du.

“Eskubideak murriztuta etorkizuna bermatuta izango dugula konbentzitu nahi gaituzte. Argudio hori erabili izan dute hitzarmenak negoziatu behar izan ditugu bakoitzean. Baina Sidenorren arazoak ez dira lan-baldintzak”, dio ELAk ohar batean.

“Egun, zuzendaritza berriaren apustu bakarra Gerdauren bidea jarraitzea da: langileen eskubideen kontrako erasoak”, kritikatu du. Sindikatuak “benetako elkarrizketa” eskatu du eta elkarrizketa horretan zuzendaritzak, erakundeek eta langileek parte hartu behar dutela erantsi du.

Inbertsioak behar dira lantegiak lehiakorragoak izan daitezen eta industria-planak mantentzeko eta bultzatzeko apustuak irmoa izan behar du”, azpimarratu du.

Orain arte jasotako informazioa aztertuta, ELAk dio aldi baterako lan-erregulazio plana “gehiegizkoa eta justifikaziorik gabekoa” dela.

“Tamalez, beste sindikatu batzuek enpresaren argudioak onartu dituzte bigarren bilerarako. Egoera oso larria da. Aldi baterako lan-erregulazio plana aurkezteko argudioak onartuta, lantegiak ixtea edota lanpostuak galtzea ahalbidetzen da”, ohartarazi du.

Ildo horretan, sindikatuak gaineratu du aipatu plana negoziatzeak ez duela inolaz ere esan nahi lan-hitzarmenak alda daitezkeenik.

“Gaurko bileran berriro esan dugu plan honen helburu nagusia lan-hitzarmenak aldatzea baldin bada, prozesu guztia juridikoki irregularra, eta, beraz, salagarria dela”, nabarmendu du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea