Ekonomia -
Energia aurreztea
Energiaren Euskal Erakundeak Renove plana martxan jarri du
19 milioiko aurrekontua duen Renove planak hainbat diru-laguntza jasotzen ditu bai auto elektrikoak, etxetresna elektrikoak edo berogailuen galdarak erosteko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) energia aurreztea sustatzeko Renove plana aurkeztu dute.
Diru-laguntzak eskatzeko epea, bihar hasten dela jakinarazi dute Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak eta Jose Ignacio Hormaetxe EEEko zuzendariak.
19 milioiko aurrekontua duen Renove planak, besteak beste, auto elektrikoak (gehienez 12.000 euro) edo berogailuen galdarak erosteko.
Berritasunen artean, 3 milioi euroko etxetresna elektrikoen Renove plan berria aipatu beharra dago.
Aurreikusitako aurrekontu-saila bukatu ezean, diru-laguntzak eskatzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da, eta EEEren webgunean zein EHAAn argitaratuko dituzte.
Pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak
Beste neurri "berritzaileetako" batek garraiobide "alternatibo"en sustapenarekin lotura du. Hain zuzen, pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak erosteko, guztira 300.000 euro zuzenduko dituzte.
Bizikleta horiek 250Wko potentziako motore elektrikoa dute eta gehienez 25 kilometro orduko abiadura hartzen dute.