Ekonomia -

Erredakzioa

Gregorio Rojok Vital Kutxako presidentetza uztea erabaki du

Administrazio Batzordeak ohiz kanpoko bilera egin du gaur eguerdian. Vital Kutxako presidente ordeak, Iñaki Gerenabarrenak, bankuaren presidentetza hartu du, buruzagi berria hautatu bitartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Rojo Vital Kutxako presidenteak bere kargua uztea erabaki duela adierazi du gaur eguerdian kutxaren Administrazio Batzordeak deitutako ohiz kanpoko bileran. Vital Kutxako presidente ordeak, Iñaki Gerenabarrenak, bankuaren presidentetza hartu du, buruzagi berria hautatu bitartean.

Ohar batean jakinarazi dutenez, erabakia Arabako Auzitegiak igorritako azken epaiaren ondoren dator. Epaitegiak Vital Kutxako Batzordeak erabakitako akordioa ukatu egin zuen. Honen arabera, Rojo Administrazio Kontseiluko batzordekide izendatu zuten (bankuko presidente aukeratu ostean).

Vital Kutxako presidentetza uztea erabaki du, “bankuaren irudiari kalte ez egiteko”, eta “erantzukizunez jokatuz”. “Prozesu honi jarraipena emateak kalteak ekarriko lizkioke Vital Kutxari. Bezeroen konfiantzak bizirik mantentzen gaitu”.

Entitateak adierazi duenez, Rojok presidentetza uztea erabaki du Clifford-Chance taldeak eta beste abokatu batzuen ustez Probintzia Auzitegiaren epaiari Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa jartzeko "beste aukera erreal batzuk" daudela adierazi duten arren.

Vital Kutxak, "erabaki judizialarekiko errespetu sakonenetik" adierazi duenez, positibotzat hartu du arabar epaitegiak "Administrazio Kontseiluko kideei eta Kontrolerako Batzordeko kideei legaltasuna bueltatzea".

Ildo honetan, sententziak erakundearen gobernuaren organoak "normaltasunera bueltatzen ditu" eta "barne hauteskunde prozesua irizpide legalak jarraituz eta Batzar Orokorreko erabakiak kontuan hartzen" egin zela earkusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea