Ekonomia -
Datuak
Autoen matrikulazioak % 2,5 igo dira Euskadin, 2016an
Gipuzkoan izan da igoerarik nabarmenena, matrikulazioak % 4,17 igo baitira, 2015eko epe berarekin alderatuz gero.
Agenc
Ibilgailu berrien matrikulazioak 38.547 unitatetan igo dira Euskadin, 2016an, hau da, % 2,5eko igoera izan da, iazko urtearekin alderatuta. Espainiako igoerarik baxuenetariko bat izan da, erkidegoka.
Fabrikatzaileen (Anfac), kontzesionarioen (Faconauto) eta saltzaileen (Ganvam) elkarteek astelehen honetan eman dituzte ezagutzera 2016ko matrikulazio-datuak, Estatuan. % 10,9ko igoera izan da, iazkoekin alderatuta, hau da, 1.147.007 auto matrikulatu dira.
Euskadin, 3.663 unitate matrikulatu ziren abenduan, urtebete lehenago baino % 9 gehiago. Beraz, Euskadin, 38.547 auto matrikulatu ziren, 2015ean baino % 2,5 gehiago.
Erkidegoka
Madril dago lehen postuan, 2016an 367.318 unitate matrikulatuta (% 13,8 gehiago), Kataluniak, 177.957 ibilgailurekin (% 9,6 gehiago), eta Andaluziak, 127.539 autorekin (% 12,4 gehiago), jarraituta.
Kontrako aldean, Nafarroa (% 1,2ko igoera) eta Ceuta eta Melilla (% 1,3ko igoera) daude.
EAEri dagokionez, Gipuzkoan izan da igoerarik nabarmenena, matrikulazioak % 4,17 igo baitira, 2015epe berarekin alderatuz gero, 12.401 unitate lortuta.
Bizkaiak jarraitu dio, % 2,25eko igoera izanda, 19.510 matrikulazioarekin, eta, azkenik, Arabak, % 0,32ko igoera izanda, 6.3636 ibilgailurekin.