Ekonomia -
Bizkaiko Ogasuna
Gutxienez 60.000 euroko isunak, kontabilitatea manipulatzeagatik
Bizkaiko Ogasunak gogortu egingo ditu kontabilitatea suntsitu, ezabatu edo manipulatzeagatik ezartzen dituen zigorrak.
Agentziak | Erredakzioa
Kontabilitatea suntsitzeagatik, ezabatzeagatik edo manipulatzeagatik ezarri ohi dituen isunak gogortu egingo ditu Bizkaiko Ogasunak, baita kutxa erregistratzaileetan erabilera bikoitzerako softwarea jartzeagatik ezarritako zigorrak ere.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, kontabilitate datuak biltzen dituen artxibo informatikoak edo liburuak suntsitu, ezabatu edo manipulatzen dituzten profesional edo enpresei euren negoziazioaren % 20ko isuna jasoko dute, eta zigor hori gutxienez 60.000 eurokoa izango da.
Horrez gain, 10.000 eurora igoko dute jarduera berdinagatik kontabilitate ezberdinak daramatzaten profesional edo enpresei.
Neurri horiekin orain arte atzemandako iruzur kopurua murriztea lortu nahi du Aldundiak.