Ekonomia -
IPI-A
Industria ekoizpena % 5,5 hazi zen 2016ko azaroan
Industria produkzioaren indizeak % 2ko hazkundea izan zuen 2016ko lehen 11 hilabeteetan.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria ekoizpena % 5,5 igo zen 2016ko azaroan, 2015eko hilabete bereko datuekin alderatuta. Hala, iazko lehen 11 hilabeteetan % 2ko hazkundea pilatu zuen Industria Produkzioaren Indizeak (IPI).
Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera, sektore hauek izan zuten hazkunde handiena: garraioak (% 22); energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 9,6); elikadura industria, edariak eta tabakoa (% 4,6). Sektore bakarrak izan zuen indize negatiboa, kautxu eta plastikoenak, % 1,4 egin baitzuen behera.
Industria Produkzioaren Indizearen azaroko urtebeteko indizea positiboa izan zen hiru lurraldeetan: Bizkaian (% 8,5), Araban (% 5,6) eta Gipuzkoan (% 2,5).