Ekonomia -

Krisiaren Aurkako Plana

255 milioi euroko laguntza, Gipuzkoako inbertsio egitasmoentzat

Horretarako, orain arte Kutxarekin zeukan akordioa beste hiru kutxetara zabaldu du Aldundiak: Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano eta Bankoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak 255 milioi euroko laguntza zabalduko du Krisiaren Aurkako Planean sartu diren inbertsio proiektuei laguntzeko. Horretarako, orain arte Kutxarekin zeukan akordioa beste hiru kutxetara zabaldu du Aldundiak: Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano eta Bankoa. Akordioa sinatzeko, Markel Olano ahaldun nagusia, Peio Gonzalez Ogasun eta Finantza diputatua eta hiru kutxetako ordezkariak izan dira: Txomin Garcia (Euskadiko Kutxa), Javier Echenique (Banco Guipuzcoano) eta Kepa Eguiguren (Bankoa).

Hitzarmen honen arabera, Foru Aldundiaren Krisiaren Aurkako Planaren barruan aurreikusita dauden inbertsio proiektuak laguntzeko dirua erraztuko dute kutxek. Orotara, 255 milioi euroko inbertsioa egingo dute.

Kutxak 100 milioi euro jarriko ditu, Euskadiko Kutxak beste 100 milioi, Banco Guipuzcoanok 50 euro emango ditu, eta Bankoak, 5 milioi euro.

Orain arte 31,5 milioi euroko inbertsioa egin dute, 182 eskaerei erantzuna emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea