Ekonomia -
Prezio-igoera
Argindarraren prezioak % 4,8 egingo du gora astearte honetan
Hala, joan den astean hotzaldiaren ondorioz izandako mailatik gertu egongo da.
Agentziak | Erredakzioa
Argindarraren prezioa garestitu egingo da bihar, asteartea, eta orduko megawatt batezbestekoa 87,9 eurokoa izango da, gaurko ezarritako 83,85 euroak baino % 4,8 gehiago, alegia. Hala, joan den astean, hotzaldia zela eta, ezarritako maila gorenetatik hurbil egongo da prezioa. Merkatu iberriarreko Omie operadoreak emandako datuak dira.
2017an izandako bigarren prezio garestiena izango da biharkoa, joan den ostiraleko 88 euroko tarifaren ostean.
Erreferentzia hauek 2013ko abenduaz gero izandako garestienak dira. Orduan, handizkako merkatuko igoeren ondorioz, Espainiako Gobernuak enkante elektrikorako sistema (Cesur) bertan behera utzi zuen eta gaur egun indarrean dagoena ezarri zuen. Egungo metodo horren arabera, argindarrak orduero merkatuan duen prezioaren araberakoa da tarifa, hiruhileko erreferentzia kontuan izan beharrean.
100 eurotik gertu
Bihar, 21:00etan izango da argindarra garestien, handizkako merkatuan (pool) 99,1 eurotan egongo baita; merkeen, berriz, 05:00etan, 69,09 euroko batezbestekoarekin.
Eskariaren gorakadak ez ezik, baliabide hidraulikoen eskasiak, ikatza zein gasaren prezioak eta Frantziara esportazioak ere eragina dute azken prezioan.