Ekonomia -
Donostian
Tecnalia Research & Innovation-en bat egitearen sinatzea atzeratu dute
Antza, zentro berriaren egoitzaren kokapena da akordio ezaren arrazoi nagusia; hori dela eta atzeratu dute bat egitea.
Erredakzioa
Tecnalia Research &' || 'amp; Innovation-en bat egitearen izenpetzea, gaurko Donostian aurrikusia, atzeratu egin dute, momentuz, akordioa lortu ez dutelako, erakundearen iturriek jakinarazi dutenez.
Cidemco, Esi, Euve, Fatronik, Inasmet, Labein, Leia eta Robotiker Zentro Teknologikoen presidenteek gaur, ostirala, sinatuko zuten Donostian zortzi erakundeen bat egitea; horrek Espainiako Zentro Teknologiko pribaturik handiena eta Europako bosgarrena sortzea ekarriko du, Tecnalia Research &' || 'amp; Innovation izenarekin.
Hedabideak deituta zeuden ekitaldira, baina erakundearen iturriek zabaldu dute, momentuz, ez dela bat egitearen izenpetzerik gauzatuko, 12:00etarako aurrikusia.
Antza, zentro berriaren egoitzaren kokapena da akordio ezaren arrazoi nagusia; hori dela eta atzeratu dute bat egitea.
Ekitaldian Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa sailburua eta Jose Maria Echarri Tecnalia eta Bat Egitearen Integrazio Batzordearen presidentea agertzekoak ziren, Tecnalia Research &' || 'amp; Innovation-en presidentearekin batera.