Ekonomia -

186 milioi euro

BBK-ren mozkina % 0,2 hazi da lehen seihilekoan

Urtebetean aurrenekoz BBK-ren berankortasun indizeak behera egin du, eta sistemako baxuenetarikoen artean mantentzen da, konkretuki % 2,57.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko bigarren seihilekoan 185,9 milioi euroko mozkinak lortu ditu BBK-k, iaz baino % 0,2 gehiago, aurrezki-kutxako iturriek jakitera eman dutenez.

Interes-tasen beherakadak isla izan du indize ezberdinetan, baina "espero baino joera positiboagoa erakutsi" dutela azpimarratu du entitateak, "eta sektoreko batez bestekoa baino hobeak". Hala eta guztiz ere, interesen marjinak % 27,3 behera egin du, 170,7 milioi euroetara arte. Bien bitartean, marjina gordinak %13,5 egin zuen behera, 420,9 milioi eurotan kokatuz.

Bestalde, kostuak murrizteko politikak administrazio gastuak % 4,7 jaistea ahalbidetu du, 144,9 milioi eurotara arte. Esplotazio emaitza 196,8 milioi eurotan kokatu da, % 2,5 gora eginda.

Urtebetean aurrenekoz BBK-ren berankortasun indizeak behera egin du, eta sistemako baxuenetarikoen artean mantentzen da, konkretuki % 2,57. Estaldurak % 104,3a harrapatu du.

Urteko lehen erdi osoan zehar negozio bolumenak % 2,7 egin du gora, eta 48.214 milioi eurotan kokatu da. Sare txikizkaria % 4,2 hazi da, eta enpresek % 2,7 egin dute gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea