Ekonomia -
CEBS
Euskal finantza-entitate guztiek kaudimen-frogak gainditu dituzte
Hobekien eutsiko liokeen aurrezki-kutxa BBK izango litzateke, izan ere, % 14,1eko kaudimen ratio bat du. Bigarren postuan Kutxa izango litzateke, % 10,6ko ratio batekin.
Erredakzioa
BBVAk, Banco Guipuzcoanok eta hiru euskal aurrezki-kutxek (BBK, Kutxa etaVital Kutxa) muturreko krisi egoera bati aurre egiteko gutxieneko erresistentzia baldintzak gainditu dituzte, guztiek % 6ko ratioa gainditu dutelako.
Europako 91 banketxeri (horietako 27 espainiarrak) erresistentzia frogak egin dizkiete eta emaitzak gaur argitaratu ditu Europako Banku Ikuskatzaileen Batzordeak CEBSk. Balizko egoera ekonomiko zail edo oso zail batean entitate ezberdinek izango luketen jarrera azaltzen du Batzordeak.
Hobekien eutsiko liokeen aurrezki-kutxa BBK (Espainia osoan 19 aztertu dituzte) izango litzateke, izan ere, Tier 1 edo % 14,1eko kaudimen ratio bat du. 2011ko abenduaren 31n 2.707 milioi euro izango lituzke BBK-k, oinarrizko baliabide propioetan.
CEBSen kalkuluek ez dute kontuan hartu CajaSurren operazioa. Andaluziako kutxak ez luke gutxieneko kaudimenik lortuko, izan ere, Tier 1 edo % 4,3ko ratioan geratuko litzateke, eta estimazioen arabera, 208 milioi euro beharko lituzke.
Bigarren lekuan Kutxa izango litzateke, % 10,6ko kaudimen ratio batekin. Bien bitartean, Vital Kutxak % 7ko ratioa du eta sailkapenean bosgarrena da.
Egoitza Euskadin duten banketxeen kasuan, BBVAk % 9,3ko kaudimen ratioa du, eta Banco Guipuzcoanok % 6,1ekoa.
Arazoak
Aurrezki-kutxen lau bat-egitek eta CajaSurrek erresistentzia frogak ez dituzte gainditu, izan ere, balizko egoera ekonomiko zail bateangutxieneko kaudimen bat mantentzeko gai ez direlako, Europako Banku Ikuskatzaileen Batzordeak (CEBS)argitaratutako datuen arabera.
Caixa Catalunya, Tarragona etaManresa entitateen arteko bat-egiteak 1.032 milioi euroko kapitalabeharko luke, frogen arabera; CajaSurrek 208 milioi beharko lituzke;Caixa Sabadell, Terrassa eta Manlleuren fusioak 270 milioi behar ditu;Banca Civica taldeak (Burgoseko eta Nafarroako aurrezki-kutxek etaGeneral de Canarias) 406 milioi behar ditu; eta Caja Duero eta CajaEspaña bat-egiteak 127 milioi euro behar ditu.
Hala ere, ekonomiaren muturreko krisi egoera bati aurre egiteko gutxienekogaitasuna dute Espainiako banku guztiek, % 6ko kaudimen ratioa gainditudutelako.
Santander bankuak % 10eko kaudimen ratio bat du kasurik txarrenean, eskatzen den gutxienekoa % 6 denean. BBVAk, ostera, % 9,3ko ratioa du.
Europako bankuak
Bestalde, kaudimen frogak pasa dituzten 91 banketxeetatik zazpik ez dituzte gainditu.
CEBSren arabera, balizko egoera ekonomiko oker batean, banku horiek ez lukete % 6ko ratioa gaindituko. Ratioak kalitate handiko baliabide propioen proportzioa neurtzen du.
BBCko iturrien arabera, zazpi entitate horietatik, bost Espainiako aurrezki-kutxak dira eta guztiek FROBi bat egitea eskatu diote (Cajasur, Diada, Espiga, Banca Civica eta UNNIM). Beste banketxe bat Alemaniakoa da, Hypo Real Estate Holding, eta azkena greziarra dugu, ATE Bank (Agricultural Bank of Greece).
Balizko egoera zail batean, 566.000 milioi euroko balio galera gertatuko litzateke 2010-2011 epean, egindako azterketaren arabera.
Espainiako Bankua
Espainiako finantza-entitateei egindako kaudimen frogek sektorearen sendotasuna agerian utzi dutela uste du Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak.