Ekonomia -

Gizarte-laguntzak

Gobernuak sei hilabete luzatuko du langabeentzako 426 euroko laguntza

Indarrean da jada, baina datorren 20an onartuko dute ofizialki Ministroen Kontseiluan. Langabeentzako gainerako laguntzak agortu dituztenek jasoko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak bigarren aldiz luzatuko du, gaurtik aurrera, langabeentzako laguntzak agortu dituztenentzako 426 euroko prestazioa, baina erabakia abuztuaren 20an onartuko dute Ministroen Kontseiluan.

Iazko abuztuan onartu zuten lehenengo aldiz langabeentzako aparteko laguntza, baina azaroan hasi ziren lehenengo laguntzak ematen. Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak esan zuen lehenengo sei hilabeteetan 570.000 pertsonak jaso zutela laguntza hori.

Horren harira, Gobernuak laguntza sei hilabete luzatzea erabaki zuen krisiak herritarren artean eragin gutxiago izan zezan. Aurtengoan 420tik 426 eurora igoko da laguntza, Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren % 80 izan behar duelako.

2010eko otsailaren 16a eta abuztuaren 15a artean langabeziagatik diru-laguntzarik jaso gabe geratuko direnenei eragingo die luzapenak. Era berean, laguntza jasotzen dutenek lan munduan sartzeko egitasmoen parte hartzeko konpromisoa izan behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea