Ekonomia -

AHT Nafarroan

Sustapen Ministerioak esan du AHTa 2023an iritsiko dela Iruñera

Iñigo de la Serna ministroak akordio berriaren zirriborroa eman dio Nafarroako Gobernuari; izan ere, aurreko ituna 2010ekoa zen eta aurrekontuak nahiz epeak zaharkituta geratu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioaren arabera, Abiadura Handiko Trena (AHT) 2023an iritsiko da Nafarroara. Hala adierazi dio Iñigo de la Serna ministroak Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia Garapenerako presidenteordeari.

Espainiako Gobernuak eta Foru Gobernuak Iruñea trenbide ardatz guztiekin lotuta egotea eta Nafarroako korridorea mistoa izatea nahi dute, bidaiariak nahiz merkantzia garraiatu ahal izateko.

Hortaz, Nafarroako korridorea Zaragozarekin  (Castejonetik) eta 'Euskal Y'arekin (Iruñetik) lotuta egongo da.

Nafarroan Abiadura Handiko Trena eraikitzeko itun berria helarazi dio De la Sernak Ayerdiri; izan ere, aurrekoa 2010ekoa zen eta aurrekontuak nahiz epeak zaharkituta geratu dira.

Hitzarmen berrian aurrekontua 800 milioi eurokoa da (hasieran 675 milioi eurokoa zen). Alabaina, De la Sernak erantsi du oso litekeena dela behin betiko aurrekontua 1.000 milioikoa izatea azkenean. AHT Iruñean 2023an sartuko dela iragarri du.

Bestalde, bi gobernuen arteko akordiorako proposamenak hainbat klausula biltzen ditu, proiektuak aurkezteko, esleitzeko eta lanak amaitzeko epeak errespetatuko direla bermatzeko. Finantzaziorako mekanismoak ere zehazten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak Euskal Y