Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Volkswagen Nafarroak 200 kontratu finko egingo ditu Polo berria ekoizteko

Ekonomia

Landaben

Volkswagen Nafarroak 200 kontratu finko egingo ditu Polo berria ekoizteko

agentziak | erredakzioa

2017/05/26

Dagoeneko 10.157 lanpostu eskaera jaso dituzte webgunearen bidez, horietako 1.000, langileren baten sinadura dutenak.

  • Langileak, Landabengo lantegian. Argazkia: Efe

    Langileak, Landabengo lantegian. Argazkia: Efe

    Langileak, Landabengo lantegian. Argazkia: Efe
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Volkswagenen zuzendaritzak Jarraipenerako Batzorde Sindikalean jakinarazi du 200 bat kontratu finko egingo dituztela Polo berria ekoizteko; horietako 150, epe motzean; eta gainerakoak, urtea amaitu aurretik.

Dagoeneko 10.157 lanpostu eskaera jaso omen dituzte webgunearen bidez, horietako 1.000 langileren baten sinadura dutenak. Gainera, egunero 200 inguru eskaera jasotzen ari dira.

Giza Baliabideak lanean ari dira bitan egindako eskaerak eta bestelako arazoak garbitzen, baina "gehiengo zabala normaltasunez" iristen ari da, UGTk azaldu duenez.

Ekainean hasiko dira ziurrenik eskaeren frogak egiteko antolaketa eta logistika lanak.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena