Ekonomia -
Bozketaren emaitza
Aire-kontrolatzaileek USCAren eta AENAren akordioa babestu dute
200.000 euro gutxiago irabaziko dituzte, azken urteetan jasotakoa baino % 40 gutxiago. Bestalde, irailetik aurrera II Hitzarmen Kolektiboa negoziatzen hasiko dira.
Erredakzioa
Kontrolatzaileen % 90ek boza eman dute 49 lantokietan, eta horien % 89,07ek ondo hartu dute Camilo Celak eta Juan Lemak, USCAko eta AENAko presidenteek adostutako gutxiengoak.
USCAren datuen arabera, 1.811 kontrolatzaileetatik 1.613k akordioaren alde bozkatu dute, 132k (% 7,29) aurka, eta 66k (% 3,64) boto zuria eman dute.
Kontrolatzaileek babestu duten akordio horrek, bost hilabetetik gorako lan-gatazkari amaiera eman dio eta sektoreko II Lan Hitzarmena eztabaidatzeko bidea ireki du. Irailaren 15an ekingo diete elkarrizketei eta urtea bukatu aurretik hitzarmena sinatu behar dute.
Cesar Cabo komunikazio idazkariaren ustez, arazoak konpontzeko eta akordioak lortzeko bide bakarra negoziazioa dela egiaztatu da. Lege bat eta hiru dekretu egonagatik ere, "langileen arteko akordio egitea" zen, finean.