Ekonomia -

nazioarteko atxilotze agindua

Dimitri Piterman atxilotzea agindu du Gasteizko epaile batek

Epaileak nazioarteko atxilotze agindua eman du Dimitri Pitermanen eta Milanendra Vikramsingh emaztearen aurka, Alavesen egindako kudeaketa dela eta.

Dimitri Piterman. EFE
Dimitri Piterman. EFE
Dimitri Piterman. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko 2. Instrukzio Auzitegiak Dimitry Piterman 2004tik 2017ra Alavesen presidente izan zena atxilotzeko agindua eman du.

Alavesek prentsa-oharra kaleratu du ukrainarraren eta bere emazte Milanendra Vikramsinghen aurkako neurrien berri emateko. Emaztea "administrazio kontseiluko kide izateagatik" dago auzipetuta, eta "ikertu gisa deklarazioa emateko" atxilotu nahi dituzte.

Talde babazorroak oharrean azaldu duenez, "hainbat epaitegitan urtetan isilpeko lan gogorra egin ostean" iritsi da erabakia, eta klubak pauso guztien berri emango du aurrerantzean ere.

 

 

Pitermanek agindu zuen lau urteetan euskal taldearen zorra hirukoiztu egin zen, 23 milioi eurora iritsi arte.

Ez da presidente ohiak epaitegitik pasa behar duen lehenengo aldia, izan ere, Gasteizko Merkataritza Auzitegiak Pitermanek Espainiako Estatuan zuen ondare guztia enbargatzeko eskatu zuen 2008an, Alavesen presidente zenean pilatutako 13 milioi euroko zorrari aurre egiteko.

Gainera, 2009ko apirilean 120.000 euro inguru itzuli behar izan zituen klubaren kontura egin zituen gastu batzuengatik.

2012an, Auzitegiak Alavesi 6,8 milioi euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen, baina hiru urte geroago, Auzitegi Gorenak Pitermanen helegitea aintzat hartu eta atzera bota zuen zigorra.

Bestalde, Dimitri Pitermanen aurkako 15 urteko gaitasungabetzeari eutsi egin zion, eta 8 urtekoari, emaztearen kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Kirolak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Alaves bideoak Gasteiz berriak