Ekonomia -
USCA sindikatua
Blanco irailaren 3an bilduko da aire-kontrolatzaileekin
Ministro Kontseiluaren ostean egingo dute bilera bi aldeek.
Erredakzioa
Jose Blanco Sustapen ministroa USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuaren ordezkariekin bilduko da irailaren 3an, departamentu horretako iturriek jakinarazi dutenez.
USCAk aurreko 13an lortutako eta atzo kontrolatzaileen gehiengoak babestutako gutxieneko akordioa lortu baino lehen eskatutako bilera Ministro Kontseiluaren ostean egingo dute.
Aire-kontrolatzaileen % 89,07k babestu zuen akordioa, atzo herrialde osoko 49 lan zentroetan bozkatu zuen aire-kontrolatzaileen % 90tik.
AENA eta USCAren arteko akordioa aire-kontrolatzialeek aurkeztutako 12 puntuko aldarrikapenen taulan eta apirilaren 14eko aire-nabigazioko zerbitzuen legean ere oinarritu da, lanorduei eta soldatei bereziki dagokienean.