Ekonomia -

Aurkezpena

Euskal Sagardoa jatorri deitura duten lehen botilak merkaturatu dituzte

% 100 bertakoak diren sagarrez egindako sagardoa da eta kalitate-ziurtagiria du.

Euskal Sagardoa
Euskal Sagardoa
'Euskal Sagardoa', jatorri deitura duen euskal sagardoa

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak Euskal Sagardoa jatorri deitura berriaren aurkezpenean hartu du parte, EAEko Foru Aldundien hainbat ordezkarirekin eta sagardo ekoizleekin. Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute lehen botilen aurkezpena. 36 ekoizle bildu ditu jatorri deiturak.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Sagardoak ohar batean adierazi dutenez, botila bakoitzak dagokion sagrdotegiko txartela darama, eta Euskal Sagardoaren irudia dute goiko aldean.

Hala, Euskal Herriko sagardo naturala bada, botilak dagokion berme zenbakiaz gain, sagar gorriaren irudi identifikagarria izango du.

Jatorri deitura duten botila guztiek bi ezaugarri komun dituzte. Batetik, % 100 bertako sagarrez egindako sagardoa da; bestetik, kalitate ziurtagiria dute.

Guztira, 115 sagar mota identifikatu dituzte jatorri deituraren araudian. 1.320.000 litro egin dituzte aurten, eta datozen urteetan gora egitea espero dute. Bestalde, 200 hektarea erabili dituzte lehen uzta ekoizteko.

Botila guztiek eramango duten kalitate ziurtagiriari dagokionez, Fraisoro laborategiak neurtuko du kalitatea eta Hazik egiaztatuko du prozedura. Eusko Label izendapena ordezkatuko Euskal Sagardoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Merkataritza Albisteak Gaur Eusko Label sagardoa