Ekonomia -

Abiadura handiko trena

Tramiteak azkartuko dituzte, AHTren obrak Gasteizen 2023an amaitzeko

Sustapen Ministerioak ikerketa bakarra egingo du AHTa hirian nondik sartuko den eta geltokia non egingo duten erabakitzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo de la Serna Sustapen ministroak iragarri duenez, Abiadura Handiko Trena Gasteizen lurpetik sartzeko obrak 2023an amaitzeko izapideak azkartu egingo dituzte.

Hala erabaki dute Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearekin eta Arabako agintari instituzionalekin bildu ostean.

AHTa Gasteizera heltzeko hiru sarrera posible daude eta geltokia eraikitzeko bi alternatiba dituzte. Aukera guztiak aztertzeko ikerketa bakarra egitea erabaki du Espainiako Gobernuak, kanpoko enpresa bati bigarren azterketa bat egitea eskatu beharrean.

De la Sernak azaldu duenez, ikerketa hori eta ingurumenari buruzko txostena 2019rako eginda izango dituzte, aukeratutako alternatiben proiektuak landu eta obrak handik urtebetera hasteko.

AHTren obrak Gasteizen 2023rako amaituta egotea da helburua, Sustapen ministroak "epeak oso estuak" direla aitortu badu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak Eguneko albisteak AHT Euskadi