Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Langile bat larri zauritu da Gasteizko taberna batean piztu den sutean

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, gas isuria izan da tabernako sukaldean, eta horren ondorioz piztu da sua. Helikopteroan eraman dute langilea Gurutzetako Ospitalera, erredura larriekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gizonezko bat larri zauritu da, gaur goizean, Gasteizko taberna bateko sukaldean izan den sutearen ondorioz; butano gas isuria izan da, eta horren ondorioz piztu da sua, Gasteizko Udalak jakitera eman duenez.

09:30 inguruan izan da lan-istripua, Aldabe plazatxoan dagoen Gredos tabernan. 24 urteko langilea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredura larriak zituela.

Gasteizko Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratau dira, eta ikerketa abiatu dute, ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gasteizko Udala berriak Lana albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Tabernak Euskadin gaur