Ekonomia -
Sustamen Ministerioa
700 milioi eurora igo dute obra publikorako inbertsioa
Neurri honek 49 azpiegiturari erangigo die, gehienak Andaluzian eta Katalunian.
Erredakzioa
JJose Blanco Sustapen ministroak aurreratu duenez, obra publikorako murrizketa egokitu egin da eta 700 milioi euroko inbertsioa egingo da, eta ez 500 milioi eurokoa, aurreko astean esan bezala. Neurri horrek 49 azpiegiturari eragingo die.
Uztailean, Jose Blanco Sustapen ministroak 32 obra-kontratu bertan behera utziko zituztela iragarri zuen. Murrizketek ez dute eraginik izango Euskadin eta Nafarroan (egun, Ministerioak eta haren menpeko enpresek 37 obra-kontratu dituzte abian Euskadin, eta lau Nafarroan).
Sustapen ministroaren hitzetan, berreskuratutako inbertsioa 49 azpiegitura abian jartzeko erabiliko dute (orotara, 98 ekintza).