Ekonomia -
Europeko Banku Zentrala
Banku Zentralak Euroguneko 2010-2011rako aurreikuspenak hobetu ditu
Europako bankuak interes-tasak %1ean mantentzea erabaki du, hamazazpigarren hilabetez.
Erredakzioa
Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak hazkunde aurreikuspenak nabarmen hobetu direla iragarri du, urteko lehen seihilekoan Euroguneko herrialdeek aurreikusitakoa baino hazkunde handiagoa izan baitute.
Prezioei dagokienez, Europako Banku Zentraleko adituek iragarritakoaren arabera, inflazio harmonizatua % 1,5 eta % 1,7 artean kokatuko da 2010ean eta % 1,2 eta % 2,2 artean 2011n.
Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, Jean Claude Trichetek interes-tasak, hamazazpigarren hilabetez, % 1ean mantentzea erabaki dutela jakinarazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea