Ekonomia -

Ekonomia

'Aliantza sindikalaren' alde agertu da LAB, murrizketei aurre egiteko

Donostian eskainitako elkarrizketan, "EAJren jarrerari esker", lan-erreformak aurrera egingo duela gogoratu du. "Berriro ere, EAJk langileei bizkarra eman die".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aliantza sindikalaren" eta indar metaketaren alde agertu da gaur Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorra, gehien bat, "murrizketa ugari etorriko zaizkigun" ikasturte berri honetan. Horrez gain, EAJren jarrera kritikatu du, lan-erreforma babesteagatik.

Donostian eskainitako elkarrizketan, "EAJren jarrerari esker", lan-erreformak aurrera egingo duela gogoratu du. "Berriro ere, EAJk langileei bizkarra eman die".

LABen ustez, erreforma hau onartzea ezkorra izango da, "bide okerretik aurrerapausoa emango dutelako" eta "greba orokorra izan ondoren" aplikatuko dutelako.

Ikasturtea "erreforma berriekin eta erreforma berrien inguruko eztabaidekin" igaroko dela uste du Etxaidek, "pentsio sistema eta negoziazio kolektiboa murrizteko helburuarekin eta hainbat esparrutan erabakitzeko gaitasuna murrizteko xedearekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea