Ekonomia -

Sindikatuek deitu dute

Pentsio sistemaren aurkako greba orokorra egingo dute Frantzian

Irailaren 23rako deitu dute Frantziako sei sindikatu nagusiek. Sarkozyk aurkeztutako "hobekuntzak" nahikoak ez direla nabarmendu dute deitzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako sei sindikatu nagusiek pentsio sistemaren erreformaren aurkako greba orokorra deitu dute irailaren 23rako. Gaur Nicolas Sarkozy presidenteak iragarritako "hobekuntzak ez dira nahikoak", sindikatuen arabera.

Deialdia atzoko manifestazio jendetsuaren ondoren aurkeztu dute. Milioi bat lagun baino gehiago izan ziren atzoko protestetan, Estatuko hainbat hiritan, Poliziaren datuen arabera.

Greba horrekin, herritarrak Gobernuak abiatu nahi duen pentsioen erreformaren kontra daudela utzi nahi izan dute agerian sindikatuek. Besteak beste,erretiroa hartzeko adina atzeratu nahi du Gobernuak; 60 urtetik 62ra.

Gaur Sarkozyk egitasmoaren "hobekuntzak" iragarri ditu, baina sindikatuen ustez, presidenteak ez du "erreformaren izaera onartezina" aldatzea lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea