Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Lan erreforma behin betiko onartuko dute gaur

Baliteke azken testuak aldaketa batzuk izatea, hala nola langabeak gehiago kontrolatzeko sistemak gehitzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak behin betiko onartuko du gaur lan merkatuaren erreforma, bi hilabeteko izapideen ostean eta Senatutik pasatu eta gero.

Seguru asko, azken testuak aldaketa batzuk izango ditu, hala nola langabeak gehiago kontrolatzeko sistemak gehitzea eta lanera ez joateagatik langilea kaleratu ahal izatea erraztea.

Nolanahi ere, mamia bere horretan utziko dute kontratazioari eta kaleratzeei dagokienez. Baliteke puntu bat eta koma bat gaineratzea baino ez egitea, CiUk eskatuta, baina PSOEk iragarri du aurka dagoela.

Zuzenketa gramatikal hori kaleratzea gauzatzeko kausa ekonomiko objetiboen alorrean egin nahi dute, hots, galerak aurrez ikusten dituzten enpresek egin dezaketena.

Enplegu Sustapen kontratuan ez dute aldaketarik egingo (kaleratze kalte-ordaina 33 egunekoa duena, 45ekoa izan beharrean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea