Ekonomia -
Lege Proiektua
Frantziak pentsioen erreforma proiektua onartu du
Jubilatzeko adina 62 urtetan ezarri du onartutako aldaketak. Proiektua Sarkozyren agintaldiko proiekturik garrantzitsuena da.
Erredakzioa
Frantziako diputatuek pentsioen legearen erreforma proiektu polemikoa onartu dute. Erreforma horrek jubilatzeko adina 62 urtera arte luzatu du. Proiektua Nicolas Sarkozyren agintaldiko garrantzitsuenetako bat da.
Pentsioen erreformak 329 baiezko boto jaso ditu, gehienak UMP alderdi kontserbatzailearenak. Zentro Berria alderdiak eta oposizioko ezkerrak, berriz, ezezkoa bozkatu dute (233 boto).
Orain, guztizko onarpena jasotzeko, testua senadoreek eztabaidatu beharko dute.
Oposizio ezkerreko diputatu guztiek batera, botoa eman aurretik, beren iritzia jakinarazteko eskubidea eskatu zuten; horrek sufragioa atzeratuko zukeen.
Baina Ganberako presidentearen ustez, testuaren erabakitzea atzeratzeko azpijokoa zen, eta proiektua nahiko eztabaidatua zegoenez, eskaera ez onartzea erabaki zuen.
Erabaki hori "dimisioa" eta "Estatu kolpe" oihukatuz jaso zuten ezkerreko eserlekuek. Eliseo Jauregitik (Frantziako Presidentziaren egoitza) aginduak jazotzeaz salatu zuten Accoyer.
Oposizio alderdiaz gain, pentsioen erreformak sindikatuen artean erantzun gogorrak ditu; lau eguneko greba orokorra deitu dute eta beste bat hilaren 23an.