Ekonomia -
Enplegua
Inbertsore posible batek CEL taldearen lantegi guztiak bisitatu ditu
230 langile kalean utziko lituzkeen lan erregulazioaren mehatxua duen talde papergileko langileen arabera, mugimendu hauek “itxaropen izpiren bat” ematen diete.
Agentziak | Erredakzioa
Inbertsore posible batek CEL hartzekodunen konkurtsoan dagoen talde papergileko lantegi guztiak bisitatu zituen astelehenean, baina, langileek gaur zehaztu dutenez, ordainik ez dakite xeheki haren asmoen berri.
Ehun bat beharginek kontzentrazioa egin dute gaur Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, erakundeei taldea ez desagertzea ekarriko duen ebazpen baten alde egitea eskatzeko.
CELen zuzendaritzak 230 langile kaleratzeko lan erregulazioko espedientea aurkeztu zuen, Zallako eta Gueñeseko lantegietarako. Artziniegako lantegiko hogei bat langile soilik geldituko lirateke lan erregulaziotik kanpo.
Asier Prado Ecofibras Aranguren espedientearen kalteak jasango lituzkeen enpresetako baten langile batzordeko presidenteak azaldu duenez, inbertsoren posible batek lantegiak bisitatu zituen astelehenean, baina administratzaile konkurtsalak ez die haren asmoei buruzko datu gehiagorik eman. Oraingoz, ez omen dio eskatu bilerarik langileei.
“Esperantza izpiren bat ematen digu. Zenbat eta inbertsore gehiago ikustera etorri, hainbat eta hobeto; argi dago taldea bideragarria dela eta ezin dituztela 300 pertsona langabezian utzi”, esan du Pradok.
Aurretik, talde katalan batek eta txiletar batek agertu dute interesa CELen. Horren haritik, Pradoren hitzetan, irailean, oporraldia bukatutakoan, txiletar taldearekin harremanetan jarraitzea espero dute.