Ekonomia -
Txostena
Donostiako aireportuan, bidaiarien joan-etorria % 10,1 igo da uztailean
2017an, uztailera arte, Bilboko aireportuko bidaiarien joan-etorria % 8,4 igo da; Forondan, garraiatutako zamak % 12,4 egin du gora.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako aireportuan, bidaiarien zirkulazioa % 10,1 igo da uztailean, Aenak asteazkenean aurkeztutako txostenaren arabera. 2017an, uztailera arte, Bilboko aireportuko bidaiarien zirkulazioak % 8,4 egin du gora; Forondan, Gasteizen, garraiatutako zamak % 12,4 egin du gora. Noainen, Iruñean, bidaiarien zirkulazioa % 8,1 igo da urteko lehen zazpi hilabeteetan.
Donostiako aireportuan, uztailean, bidaiarien zirkulazioak % 10,1 egin du gora. Guztira, 28.345 bidaiarik erabili dute, Aenak jakitera eman duenez.
Hondarribiko aireportuan, 729 hegaldi aireratu edo lurreratu ziren uztailean, hau da, 2016ko uztailean baino % 7 gehiago.
2017ko lehen zazpi hilabeteei dagokienez, Donostiako aireportuan 2016ko epe horretan baino % 6 bidaiari gehiago ibili dira, 167.360. 164.864k nazio-hegaldietan erabili dute (% 5,9 gehiago).
Bilboko aireportuari dagokionez, 2017an, uztailera arte, bidaiarien zirkulazioak % 8,4 egin du gora; uztailean, hala ere, bakarrik 2.4 puntu igo da.
Loiutik, zazpi hilabeteetan, 2.842.336 bidaiari igaro dira; horietatik 1.638.512 nazio-hegaldikoak dira (% 9 gehiago); eta 1.197.559, nazioarteko hegaldikoak (% 8,2 gehiago).
Guztira, 27.591 hegaldi aireratu edo lurreratu dira; hau da, 2016ko lehen zazpi hilabeteetan baino % 5,5 gehiago.
Uztailean, 513.015 bidaiarik erabili dute Bilboko aireportua, % 2,4 gehiago. 2016ko datuekin alderatuta, aurreko hilabetean 4.320 hegaldi aireratu edo lurreratu ziren, % 3,6 gutxiago.
Forondan, merkantzia-zirkulazioa 34.364 tonakoa izan da 2017ko lehen zazpi hilabeteetan; horrek esan nahi du % 12,4 igo dela, 2016ko epe horretako datuak kontuan izanik.
Uztailean, 5.380 tona mugitu dira instalazioan; hau da, Aenaren datuen arabera, 2016ko uztailean baino % 23,6 gehiago.
Eragiketek urtarriletik uztailera ere egin dute gora. Aireratu eta lurreratu diren hegaldiei dagokienez, % 10,2 igo da, 4.446 izan dira guztira. Uztailean, 774 hegaldi ibili dira aireportuan, % 45,5 gehiago.
Bidaiariei dagokienez, 8.390ek erabili dituzte Arabako aireportua uztailean.
Iruñeko aireportuan, % 8,1 igo da bidaiarien zirkulazioa 2017ko lehen zazpi hilabeteetan; guztira, 98.065 bidaiarik erabili dute.
Hegaldiei dagokienez ere izan da gorakada; urtarriletik ekainera, 3.367 hegazkin aireratu edo lurreratu dira, hau da, 2016ko epe horretan baino % 8,6 gehiago.