Ekonomia -

Lan-gatazka

Bizkaiko egoitzetako langileen grebak irailaren 17ra arte jarraituko du

Bilboko Aste Nagusian kanpaina 'oso aktiboa' egingo dute. Akordiorik ez badute lortzen, mobilizazioekin jarraituko lukete, zehaztutako dataren ostean.

Langileek egindako protesta baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Langileek egindako protesta baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Langileek egindako protesta baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko egoitzetako langileek irailaren 17ra arte jarraituko dute greban, eta Bilboko Aste Nagusian kanpaina 'oso aktiboa' egingo dute; hala adierazi du gaur prentsaurrekoan ELAk gatazka honetan duen ordezkariak, Gaizka Miguelek.

Ordezkari sindikalak eta langileek esan dutenez, aipatutako iraileko datarako ez balute akordiorik lortuko, eta euren eskaerak jasotzen dituen hitzarmenik ez balute adostuko, mobilizazioekin jarraituko lukete.

Langileek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak ezta patronalek ez dutela harremanetan jarri eurekin grebarekin amaitzeko; greba duela 250 egun hasi zen, eta gutxienez 300 eguneko muga gaindituko du, iraupenari dagokionez, gaur iragarritako data kontuan izanik.

Bilboko jaietan ere izango dira

Euren egoera jakitera ematea xede, ELAko ordezkariak aseguratu du Bilboko jaietan izango direla, 'jende asko biltzen den gune guztietan'; izan ere, langileek uste dute gatazka, laborala ez ezik, soziala ere dela.

Deitoratu dute, halaber, Unai Rementeria ahaldun nagusiak soldata-igoeraren alde egitea; izan ere, 'egoitzetan ezarrita duen ezegonkortasunari amaiera eman liezaioke'.

Langileek, halaber, salatu dute, ezin dutela greba-eskubidea praktikan jarri eta kalera nahi beste irten; izan ere, gutxieneko zerbitzua 'gehiegizkoa da', euren iritziz. Lan-ordezkaritzak zehaztu duenez, % 90ekoa da.

Prentsaurrekoaren ostean, langileek manifestazio bati ekin diote, eta Udaletxera iritsi dira. 'Egoitzak borrokan', eta 'Jo ta ke irabazi arte' lemapean, galdegin dituzte 1.200 euroko soldata, asteko 35 orduak eta langile gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak Ekonomia berriak Albisteak