Ekonomia -

Enplegu Politika Aktiboak

EAJk eta PSOEk transferentzia negoziatzen jarraituko dute

Oraindik ez dute adostasunik lortu; beraz, Aurrekontuen proiektua aurkezteko egun gutxi falta direnean, Gobernuak ez du akordiorik itxi transferentzia horren eta Estatuko Aurrekontuen inguruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta Espainiako Gobernuak Enplegu Politika Aktiboen transferentzia negoziatzen jarraituko dute datozen egunetan, jeltzaleek jakinarazi dutenez.

Iturri honen arabera, transferentziaren inguruko dokumentazio trukaketak "aurrera darrai", eta "aurrera jarraituko du datozen egunetan". Horregatik, EAJk ez du "behin-betiko erabakirik" hartu EBBk arratsaldean egindako ohiko bileran, nahiz eta gaia aztertu duten.

2011ko Estatutako Aurrekontuei babesa emateko EAJk jarritako baldintza da Enplegu Politika Aktiboen transferentzia lortzea. Hurrengo Ministroen Bileran onartuko dute Aurrekontuen proiektua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea