Ekonomia -

Electric Vehicle 20

Euskal auto elektrikoa New Yorkera heldu da

Euskadiko enpresek ibilgailu elektriko berriak diseina ditzaten Gasteizko Exekutiboak automobil-industria bultzatuko duela iragarri du Bernabe Unda Industria sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak auto elektrikoaren aldeko apustua egingo duela azaldu du Bernabe Unda Industria sailburuak gaur, New Yorken. Horrela, 2020an saldutako ibilgailuen % 10 energia elektrikoarekin berriz kargatzeko aukera izatea lortu nahi dute.

Undak hitzaldia eman du Electric Vehicle 20 (EV20) taldearen lehen bileran. EV20 munduan auto elektrikoaren garapenari bultzada emateko sortu den talde txikia da.

Ibilgailu elektrikoa merkaturatu nahi duten enpresek, eskualdeek eta herrialdeek osatzen dute taldea.

Monakoko Alberto printzea EV20ko presidentea da eta Eusko Jaurlaritza taldean sartzera gonbidatu du, izan ere, azken hilabeteetan Euskadin auto elektrikoaren garapenean aurrerapausoak emateko akordioak martxan jarri dituzte.

Euskadiko enpresek ibilgailu elektriko berriak diseina ditzaten Gasteizko Exekutiboak automobil-industria bultzatuko duela iragarri du Undak. Horretarako ibilgailuak berriz kargatzeko tokiak eraikiko dituzte EAEn.

Aldaketak araudian

Bestalde, ibilgailu elektrikoen merkaturatze azkarra errazteko Gasteizko Exekutiboak arauak aldatuko dituela iragarri du Undak.

Mercedes, Reanault, Nissan, Mitsubishi, Smart eta Seat konpainiek ibilgailu elektrikoak merkaturatuko dituzte aurten. Euskadiko automobil-industriarentzako negozio aukera dela azpimarratu du Undak. Sektoreko 300 enpresa baino gehiagok 10.000 milioi euro fakturatzen dituzte urtero EAEn, eta 60.000 lanpostu baino gehiago mantentzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea