Ekonomia -

Industria

Aurreikusitakoak baino 350 kontratu gehiago, Gasteizko Mercedesen

Aurreko akordioan mila kontratu mugagabe (500 hitzarmenaren sinaduran, eta beste 125 urtero, 2020 urtera arte) sortzeko konpromisoa hartu zuten, baina orain 1.350 izango dira 2017ko abendura arte.

Mercedes Benz konpainiaren lantegia Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB
Mercedes Benz konpainiaren lantegia Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB
Mercedes Benz konpainiaren lantegia Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasieran aurreikusitakoak baino 350 kontratu mugagabe gehiago egingo ditu Mercedes Benz konpainiak Gasteizko lantegian, CCOO sindikatuak jakitera eman duen akordioaren arabera.

Sindikatuak agiri batean azaldu duenez, “orain zein etorkizunerako akordio handia” itxi dute astearte honetan, Mercedes Benz Espainiako Hitzarmen Kolektiboaren Zaintzarako Batzordean.

Kontratu mugagabeen kopurua areagotu dela jakitera eman du CCOOk. Aurreko akordioan mila kontratu mugagabe (500 hitzarmenaren sinaduran, eta beste 125 urtero, 2020 urtera arte) sortzeko konpromisoa hartu zuten, baina orain 1.350 izango dira “2017ko abendura arte”.

Gainera, ekoizpen programen eta salmenten arabera, lantegiko kontratu mugagabeen portzentajea % 80koa izan behar dela jaso du akordioak, sindikatuak erantsi duenez.

Bestalde, Mercedes Benzen erabakia ELAri esker etorri dela azaldu du sindikatu abertzaleak. Finkoak izatera pasako diren aldi baterako langileen hautaketa irizpide “objektiboekin” egitea eskatu du ELAk, “iraganeko hanka-sartzeak” saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA EAE Lana Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Albisteak Mercedes-Benz albisteak Langile Komisioak azken ordukoa Lan gatazkak gaur Industria sektorea Automobilgintzari buruzko albisteak