Ekonomia -

Ministro Kontseilua

Gobernuak 2011ko Aurrekontuen proiektua onartuko du gaur

Zapateroren Exekutiboak errenta altuenentzako zerga ere zehaztuko du. Enplegu transferentziaren ondorioz, Gobernuak bermatuta dauka EAJren babesa Aurrekontuei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua onartuko du gaur, Ministro Kontseiluan. Seguru aski, errenta handia dutenentzako zerga berria ere zehaztuko dute zirriborroan.

Bileran Atzerri, Defentsa, Hezkuntza eta Berdintasun ez beste ministroak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburua izango dira.

Oraindik baieztatu ez badute ere, Gobernuaren iturriek azaldu dute aipatu zerga 120.000-130.000 eurotik gorako soldata dutenei ezarriko dietela. Hain zuzen ere, baliteke egungo tasa (% 43) bi eta lau puntu artean igotzea.

Aurrekontuak oso zorrotzak izango dira, defizit publikoa murrizteko helburuak betetzeko. Hortaz, gastua % 8 jaitsiko dute oro har, eta % 15 Ministerioen aurrekontuetan.

EAJrekin enplegu politika aktiboen transferentzia adostu eta gero, Gobernuak bermatuta dauka Aurrekontuak onartu ahal izatea Gorteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea