Ekonomia -

Epsilon

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia epaituko dute

Diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta administrazio desleiala leporatzen diote Julian Sanchez Alegriari.

Epsilon auziaren epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Epsilon auziaren epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Epsilon auziaren epaiketa. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Sanchez Alegria Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia epaitzea erabaki du Gasteizko epaitegi batek. Diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta administrazio desleiala leporatzen diote, proiektuak porrot egiten baldin bazuen ere, Miñaoko parkeak Epsilonen egoitza ordaintzea onartu zuelako.

Argibideetako epaileak bukatutzat jo du ikerketa. Sanchez Alegriak Joan Villadelprat Epsiloneko proiektuaren gerenteari ezkutuko bermea eman ziola frogatu daitekeela uste du magistratuak. Horrela, Villadelpratek mailegua lortu zuen. Epsilonek porrot egin zuen eta diru-kutxa publikoak 16,4 milioi euroko kostuari egin behar izan zion aurre.

El Diario Norte egunkariak gaur jakitera eman duenez, Miñaoko teknologia parkeko zerbitzu juridikoen txosten bati entzungor egin zion Sanchez Alegriak. Ezkutuko abalak parkearen mugak gainditzen zituela eta Estatuak enpresa bati ematen dion diru-laguntza izan zitekeela ohartarazi zuen txostenak. Europar Batasunak espresuki debekatzen duen formula da.

Sanchez Alegriari zortzi urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak, “operazioaren eragozpen guztien berri zuelako eta alde batera utzi zituelako”. Fiskalaren ahotan, horrek “kalte egin zion parkeen ondareari”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak albisteak Epaiketak albisteak Ekonomia albisteak Ustelkeria politikoa gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea