Ekonomia -

Bilera Madrilen

Kontzertuaren Batzorde Mistoa hilabete baino lehen biltzeko akordioa

Carlos Ocaña Hazienda estatu-idazkariak eta Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak akordioa lortu dute bilera batean.

Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa hilabete baino lehen biltzea adostu dute gaur, datozen urteetarako defizitaren bidea aztertzeko, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Horrela adostu dute gaur Carlos Ocaña Hazienda estatu-idazkariak eta Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak bilera batean, Madrilen.

Ekonomia Saileko iturriek jakitera eman dutenez, Aguirre "pozik" atera da bileratik, "aurrekontuen egonkortasun eskeman diputazioak kokatzeko formula bat bilatzeko orduan aurrerapausoak eman dituztelako".

Gainera, euskal haziendak lasaitu nahi izan ditu estatu-idazkariak bilera horretan, iturri berdinek baieztatu dutenez. "Zorpetzeko orduan arazorik izango ez" dutela ziurtatu du Ocañak, "Kontzertuaren berezitasuna oinarri hartuta".

2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren egitasmoak EAEren berezitasuna aintzat hartu du azken xedapenean, Kontzertu Ekonomikoa oinarri hartuta.

Eusko Legebiltzarra

Gaur goizean, Kontzertuaren Batzorde Mistoaren premiazko bilera eskatu du Eusko Legebiltzarrak aho batez, Eusko Jaurlaritzak datozen urteetarako defizitaren bidea aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea