Ekonomia -

NAFARROA

Nafarroak 3.883 milioi euroko aurrekontu aurreproiektua onartu du 2018rako

Aurtengo aurrekontu proiektuarekin alderatuta, % 4 handiagoa da (152 milioi gehiago), eta erdia baino gehiago gizarte alorrera bideratuko da.

Argazkia: Nafarroako Gobernua
Argazkia: Nafarroako Gobernua
Argazkia: Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 3.883 milioi euroko aurrekontu aurreproiektua onartu du 2018rako, iazkoa baino % 4 handiagoa da (152 milioi euro gehiago) eta erdia baino gehiago gizarte politikara bideratuta egongo da.

Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Foru Gobernuak urtea amaitu aurretik Aurrekontuak onartzea aurreikusten du, nahiz eta atzerapen pixka batekin joan.

Aurrekontuak Foru Gobernua sostengatze duten lau alderdien artean negoziatu badituzte ere, Ogasun kontseilariak ez du baztertzen Nafarroako Parlamentuan egingo den tramitazioan lau alderdi horietakoren batek zuzenketak aurkeztea.

Kontseilariaren esanetan, aurrekontu hauek "aurreko urtean izandako aurrekontuaren igoera handiaren finkatzea ekartzen dute, eta pisu nabaria ekartzen dute gizarte-arloetan nahiz ekonomiaren sustapenean".

Horrela, 3.883 milioi euroko gastu ez-finantzarioa aurreikusten du Foru Gobernuak, 2017an baino 152 milioi euro gehiago. Gizarte-arloak dira aurrekontuan pisurik handiena dutenak, eta gastu ez-finantzario osoaren % 55,4 hartzen dute.

NAVARRA PRESUPUESTOS 2017

NAVARRA PRESUPUESTOS 2017

Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Sailez sail, Garapen Ekonomikoko aurrekontua % 9,5 handitu da aurreko urteko aurrekontuaren aldean, eta bere gastu-muga 243 milioira igo da. Halaber, Abiadura Handiko Trenara "diru-partida tekniko bat" bideratu du Foru Gobernuak, "esku hartzearen eskakizunengatik".

Eskubide Sozialen aurrekontuak gora egin du, % 4,89, 2017. urtearen aldean (% 19 2016. urtearen aldean). Horri esker, gizarte-eragile berriekin akordio berria abian jarriko da, enpleguko politika aktiboen arloan, etorkizuneko Enplegu Planaren barruan, 188 milioiko inbertsioarekin hurrengo urteetan (46,5 milioi 2018rako), langileen prestakuntzari laguntzeko, enpresa eta autonomiei laguntzeko eta zailtasunak dituzten taldeak laneratzeko, hala nola iraupen luzeko langabeak, desgaitasuna duten pertsonak, emakumeak eta gazteak.

Aurrekontu proiektuaren zatirik handiena Osasunak hartzen du, 1.059 milioi euro (% 4,6 gehiago). Diru horretatik 154 milioi Lehen mailako arretaren zerbitzua hobetzeko eta estrategia berri bat ezartzeko erabiliko dira. Halaber, itxaron zerrendak murrizteko 1,5 milioiko aurrekontua egingo du langileen arloan. Horrez gain, 2 milioi euro erabiliko dira kopagorako.

Hezkuntzaren aurrekontua % 1,29 handitu da, 651 milioi eurora heldu arte. Honek % 8,41eko igoera ekarri du 2016ko aurrekontuen aldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Nafarroako Aurrekontuak azken ordukoa