Ekonomia -

Zerga-erreforma

PPrekin akordio fiskala lortuko dutela ziur agertu da Ramiro Gonzalez

Hala, hasierako proposamenean aldaketaren bat egongo dela uste duen arren, zerga arloko 'aldaketak' onartzea ahalbidetuko duela adierazi du.

Ramiro Gonzalez, Arabako diputatu nagusia
Ramiro Gonzalez, Arabako diputatu nagusia
Ramiro Gonzalez, Arabako diputatu nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia ziur dago EAJk eta PSE-EEk akordio fiskala lortuko dutela PPrekin. Hasierako proposamenari "aldaketaren bat" eginda, hiru lurraldeetan zerga-erreforma eta aurrekontuak, "Araban, behintzat", onartzea espero du.

Atzo Alfonso Alonsok (PP) azaldutakoaren arabera, "zerga-erreforma PPrekin hitzartuta egiten ez bada, ez da aurrekontuetarako adostasunik egongo". Adierazpen horri buruz galdetu diotenean erantzun du hori Gonzalezek.

Arabako diputatu nagusiak garbi utzi du EAJ PPrekin hitz egiten ari dela gai horiek negoziatzeko. Izan ere, zerga-erreforma onartzeko "bazkideren bat" izatea beharrezkoa zela bazekitela nabarmendu du.

"Akordioetara iritsi eta negoziatzeko borondatea izanik, akordioak lortzea posible da. Konpontzeko ezinezkoa den gairik ez dago", aipatu du proposatutako zerga-erreformari buruz hitz egiterakoan. Zerga-erreforma beharrezkotzat jo du PPk 2018ko EAEko aurrekontuak negoziatzen hasteko.

Gonzalez optimista agertu da, "zerga-sistemari buruzko aldaketak onartzeko hiru Batzar Nagusietan akordioa egongo dela" uste duelako. Gainera, aurrekontuen inguruko adostasuna lortuko dutela ere ziurtatu du, "Araban behintzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Araba EAE Eguneko albisteak Zerga politika gaur Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko