Ekonomia -
Eztabaidaren ostean
Gobernuak aurrekontuak onartuko ditu gaur EAJk eta CCk babestuta
Aurrekontuen % 58 gastu sozialera bideratuko dute. Presidentearen ustez, beharrezkoa da eredua aldatzea.
Erredakzioa
Aurrekontuen inguruko eztabaida izango da gaur ere Diputatuen Kongresuan. Gaurkoan, osoko zuzenketak atzera botako dituzte eta, horrela, EAJ eta Coalicion Canaria alderdien babesarekin, aurrekontuak onartu egingo dituzte.
Elena Salgado Ekonomia ministroaren esanetan, 2011ko aurrekontuek behar gehien dituztenak babestuko dituzte; izan ere, % 58 gastu sozialera bideratuko dute. Horrez gain, Salgadok aurrekontu publiko zorrotzak izango direla eta zor publikoa jaisteko ministerioetara bideratzen den kopurua % 7,9 jaitsiko dutela esan zuen. Gobernuaren ustez, beharrezkoa da ekoizpen eredua aldatzea.
Alderdi Popularrak, bestalde, Gobernuaren jarrera gogor kritikatu zuen. Mariano Rajoy alderdiko presidenteak esan zuen aurrekontuek Zapateroren agintaldia luzatzeko besterik ez dutela balio. Hala ere, Rajoyk EAJk eta Gobernuak lortutako akordioa kritikatu zuen batez ere.