Ekonomia -
Diputatuen Kongresua
Zapaterok Aurrekontuak aurrera atera ditu, hamar botoren aldearekin
Ez da ez-ustekorik izan eta Kongresuak Estatuko Aurrekontuak onartu ditu PSOE, EAJ eta Coalicion Canaria taldeek emandako botoei esker.
Erredakzioa
Diputatuen Kongresuak atzera bota ditu 2011ko Estatuko Aurrekontuen aurrean aurkeztutako bost osoko zuzenketak. Gauzak horrela, lege proiektuak bere tramitazioan aurrera jarraitzea ahalbidetu du Espainiako Gobernuak.
PSOEk, EAJk eta Coalicion Canariak bat egin dute (177 boto) eta ezerezean utzi dituzte gainerako taldeen 167 botoak. Aurrekontuen aurkako osoko zuzenketak PPk, CIUk, BNGk, ERC-IU-ICVk eta UPyDk aurkeztu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea