Ekonomia -
ELEKTRIZITATEA
Espedientea Gas Natural Fenosa eta Endesari, argiaren prezioa manipulatu dutelakoan
2016ko urritik 2017ko urtarrilera bitartean argindarraren prezioa manipulatu zutenaren zantzuak detektatu ditu Espainiako Lehiarako Batzordeak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (CNMC) espedientea ireki die Gas Natural Fenosa eta Endesa konpainiei, 2016ko urritik 2017ko urtarrilera bitartean argindarraren prezioa manipulatu zutela pentsatzeko zantzuak aurkitu ostean.
Zehatz-mehatz esanda, ustez sektore elektrikoari buruzko 24/2013 Legea larriki urratzea leporatzen die bi konpainia horiei.
Energia Zuzendaritzaren esanetan, tarte horretan handizkarien merkatuan —pool izenaz ezagutzen dute— argindarraren ekoizpena manipulatu egin zela pentsatzeko zantzuak daude, murrizketen merkatuan ohi baino diru-sarrera handiagoak lortzeko.
Lehia Batzordearen iritziz, konpainia horiek "ezohiko" eskaintza egin zuten murrizketen merkatuan parte hartzeko eta diru gehiago irabazteko.