Ekonomia -

Gutxieneko soldata

Gutxieneko soldataren igoera sinatu du Rajoyk sindikatu eta patronalarekin

2018an % 4 igotzea adostu dute. 2020an, berriz, 850 eurokoa izango da. Hala ere, igoera horiek emateko BPGren hazkundea % 2,5ekoa edo handiagoa izan beharko da.

Mariano Rajoy firma el acuerdo con los agentes sociales. Foto: EFE.
Mariano Rajoyk gutxieneko soldata berria sinatzen
Mariano Rajoy firma el acuerdo con los agentes sociales. Foto: EFE.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 850 eurora arte igotzeko akordioa sinatu du astearte honetan.

Moncloako Jauregian bildu dira Rajoy, Fatima Bañez Enplegu ministroa, Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak eta Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOEko eta Cepymeko presidenteak akordioa sinatzeko.

Elkarrizketa sozialari esker "etekin onak" ateratzen ari direla esan du Rajoyk. Era berean, "legealdiaren helburu nagusia enplegua sortzen jarraitzea" dela adierazi du.

Bestalde, CEOE eta Cepymeko arduradunen arabera, enpresen emaitzak onak diren bitartean soldatak igoko dira eta, ondorioz, enpresak "zaindu" behar direla esan dute, enpleguaren hazkunde erritmoa mantentzeko.

Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun eta 2018an % 4 igotzea adostu dute, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. 2019an beste zertxobait hasiko da eta 2020an, berriz, 850 eurokoa izango da.

Bestalde, akordioaren arabera, gutxieneko soldataren igoera barne produktu gordinaren hazkundearen menpean izango da; horretarako, "barne produktu gordinaren hazkundea % 2,5ekoa edo handiagoa izan beharko da". Era berean, batez beste Gizarte Segurantzan 450.000 afiliatu baino gehiago izan beharko direla jasotzen du akordioak.

Baldintza horiek emango ez balira, negoziazioa abiatuko luke berriro Espainiako Gobernuak sindikatuekin eta patronalarekin hurrengo urteko gutxiengo soldataren igoera zehazteko.

Politika ekonomikoaren helburu nagusia "ekonomiaren eta enpleguaren hazkundea" dela jasotzen du akordioak, "langabezia dezente murrizteko eta suspertze ekonomikoa herritar guztiengana heltzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy berriak Lana Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Espainian Enpresen albisteak Langile Komisioak azken ordukoa UGT Soldatak gaur Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa