Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 187 lanpostuen oposizioak iragarri ditu

28 lanpostu erizainei zuzenduta egongo dira eta gainerako guztiak erizaintzako laguntzaileei.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak iragarri du erizainei eta erizaintzako laguntzaileei zuzendutako 187 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo duela. 2016an, 80 lanpostuko deialdia egin zuten, eta oposizio horiei dagozkien azterketak datorren hilean, urtarrilean, egingo dituzte.

Azken hamarkadan erakunde horrek egindako lan eskaintza publikorik handiena dela azpimarratu du Maria Olabarrieta Gizarte Gaietarako diputatuak.

28 lanpostu egoitzetan lan egiten duten erizainei zuzenduta egongo dira; eta gainerako guztiak, 159, erizaintzako laguntzaileei.

Izena emateko epea apiril inguruan irekiko dute eta lehendabiziko frogak uda ostean egingo direla espero dute.

Horrez gain, 2018an arlo sozialeko langileei zuzendutako beste lan eskaintza publiko bat egingo dutela aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lan Eskaintzak Arabako Foru Aldundia