Ekonomia -

Enplegua

ELAk eta LABek Endesa Industrialeko enpleguaren alde egitea eskatu dute

Sindikatuek lantalde bat osatzea eskatu dute, konpainiaren etorkizuna eta enplegua bermatuko dituen industria proiektu bat bultzatzeko helburuz, “Edesa Industrial porrotera gidatzen ari baitira”.

Fagor Edesa
Fagor Edesa
Fagor Edesa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek “lantalde” bat osatzeko eskatu diete Edesa Industriali, Fagor Koop E.ri, Eusko Jaurlaritzari eta enpresan ordezkaritza duten sindikatuei, "jardueraren eta ehunka familiaren enpleguaren etorkizuna" bermatuko duen industria proiektu bat bultzatzeko.

Sindikatuen arabera, lantaldea eratzeak berak “jardunbidea” aldatuko luke, orain arteko bidea “porrotera” eramaten ari baita Edesa Industrial.

ELAk eta LABek Amica poloniar taldearen egitasmoaren aurrean egin dute hausnarketa hori: 26,8 milioi euroko eskaintza egin zutela iragarri zuen talde horrek abenduaren 12an, Edesa Industrialen eta Geyserren (egun, hartzekodunen konkurtsoan dago azken hau) hainbat ekoizpen lerro erosteko, betiere beren produktuak Fagorren markapean merkaturatzen jarraituz gero.

Dena dela, handik egun batzuetara, Fagor Koop E.-k demanda bat jarri zuen Donostiako Merkataritza Epaitegian Edesa Industrialekiko kontratua amaitutzat emateko eta, horrela, enpresa horrek ezin dezan bere etxetresnetan Fagor marka erabili.

Sindikatuen hitzetan, “gardentasun ezak” eraman zuen porrotera Fagor Etxetresnak, enpresa horrek “ez baitzuen batere informaziorik ematen, kooperatibako kideei gizarte proiektu bat osatzen ari zirela esaten zieten bitartean”.

ELAren eta LABen arabera, CNA 2014an enpresa erosi zuen katalan taldeak “kultura berari eutsi dio”, “betetzen ez diren etorkizun planak” aurkezten baititu eta horien proiektuek “ezin baitute gainditu gutxieneko zorroztasun maila bat duen azterketarik”.

Sindikatuen aburuz, bien bitartean Eusko Jaurlaritza “enpresa kudeatu duten zuzendaritzei lagundu die noraezean”, eta, hortaz, “enpresen zigorgabetasuna” eta “langileei bizkarra ematearen kultura” babestu dituela iritzi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Edesa Basauri Eusko Jaurlaritza Eusko Langileen Alkartasuna LAB Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Enpresak