Ekonomia -

Gipuzkoako metalgintza

ELA eta LAB: 'Arriskuan zegoen lan-hitzarmena salbatu du akordioak'

Azaroaren 4an sinatuko dute behin betiko akordioa, eta bederatzi hilabeteko negoziazioei amaiera emango diete horrela; epe horretan, ELA eta LAB sindikatuek zazpi greba egun deitu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuen hitzetan, Gipuzkoako metalgintza sektorean Adegirekin adostutako akordioak "arriskuan" zegoen lan-hitzarmen kolektiboa "salbatu" du.

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek prentsaurreko batean azaldu dutenez, Gipuzkoako metalgintzako langileek "egungo lan hitzarmen kolektiboari" eustea lortu dute; izan ere, Adegik kendu nahi zituen 20 artikulu testu berrian ere egongo dira.

Sindikatuak eta Adegi ostegun honetan bildu dira berriro, hitzarmen berriaren artikuluak idazteko. Lan-hitzarmen kolektibo berriak bi urteko iraupena izango du, eta soldaten igoera ezarri eta lanaldiaren iraupena bere horretan utziko du.

Azaroaren 4an sinatuko dute behin betiko akordioa, eta bederatzi hilabeteko negoziazioei amaiera emango diete horrela; epe horretan, ELA eta LAB sindikatuek zazpi greba egun deitu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea